XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): hala nola, Elgue Orzaiztarrak, Paul Donibandarrak, Saubidet Aruarrak: gutartean gehienik egon zirenak baizik ez aiphatzeko.

Horrela, tokiko bi erretorak urrunduak izana gatik, Landibartar fededunek bazakiten apezketa norat jo.

Gau guziez, han edo hemen, entzun zezaketen meza saindua; igandetako eginbidea bethatzen ohi zuten sarri Jondone Marti-Karrikaburuan edo Ahantzetan, sarri Azkomby-Emategian edo Jauregian, sarri Behaune-Elizetchean: nola baitzen gerthatzen.

Jaundoztey Haramburuan ere ardura bazuten apheza: hango oihan zokhoetan ala baitziren gostura beren urhatsen egiteko!.

Landibarren, holachet, doi bat gochoki iragan zituzten ordu nahasi hetako egunik latzenak, eta nahiz lau elizak hetsiak ziren, bat-bederak, erlisioneko gora-beheretan, errechtasunak oro bazituen, alabadereko irriskurik gabe.

Herriko artzain zuzenak berak ere, bestalde, lehiatu ziren Espainiatik, lehen-bai-lehen sartzerat, eta, bakhotcha bere chokhoan, sailari arra-lothu ziren: Amexaga 1795ean eta Saint-Jaime 1799an.

Azkenean bada, erauntsi gaistoa ere baratu zen eta bazterrak ziren zebatu.

1801ean Napoleonek hautsi-mautsi bat Aita Sainduarekin egin zuen Elizaren harat-hunataren gainean.

Gauzak laster ziren, orotan, chuchendu, erresumako aitzindari berriaren biphiltasunari esker.

Delako hautsi-mautsiak Landibarre hala nola Amikuzeta-Oztibarre Baionako jaun aphezpikuaren eskuetan emaiten zuen.

Mgr Loison, 1802az geroz Baionan aphezpiku zenak, Amezaga Ozañerat erretor igorri zuen 1803an eta, hunen orde, Bernat Etchegoyen Haltsuarra Jaundoizterat izendatu.

Etckegoyen-ek, bizkitartean, etzuen luzaz ibar-gaineko bakeaz gozatu behar bere arthaldearen ezagutzeko astia ere etzioten utzi: 1804ean eiki Jatsurat bidali zuten erretor.